Maestra amantal alaia, popelin estanpatuaz eta tanta berdeaz konbinatua.
Ezaugarri orokorrak
Kotoiz egindako amantal gozoak, beraiekin bero-bero egongo zara.
Bolumen zabaleko mantalak eta ondorioz erosotasun handikoak.
Lepora estu doazen jantziak dira, sorbaldan helduz.
Mahukaren bolumen bereziak ere izaera panpoxa ematen diote amantalari.
Gomatxoa eskumuturrean; eta bi poltsiko eder alboetan, batzutan hirugarrena ere!!
Korapiloak lazo bihurtzen dituzten mantalak zuretzako, horrexegaitik ere; maestra amantal alaia.
Oihalak estanpatu zein liso dira eta akabera finak ditu (bai jantzigintzan bai estanpazioan).
Irudi alai eta dibertigarri anitzekin apaindutako amantala; istoriotxoak kontau eta kantau ditzagun 🙂
Maestra amantal alaia, bakarra, zeuretzako… gustora egon zaitezenl!!
Erosotasun apartekoa.
Mantal edota blusak andereñoentzat eta hezitzaileentzat.
Amantal alaiak; begiraleentzat eta amatxoentzat.
Hegan egiten lagunduko zaituzten amantalak 🙂
Bitxikeriak:
Bonboi 🙂 moduko botoidun amantalak.
Amantal pertsonalizatuak; Eskolaren izena, zein maestra eta maixuen izenak brodatzen ditugu.
Hemen ikusi ahal izango duzue Amaliana amantala brodatua Txokolate koloreaz.
Opari aukera, erabili eta sorpresa gure kontu 🙂 lazoak edonon eta edonora!!!
Zeuen amantala kustomizatzeko OIHAL zatitxo bat nahi izanez gero, oharretan ipini eskaeran. Patrika bat, zein lazo nahi beste, ipini ahalko dituzue zeuen amantalean.
…eta noski sare sozialetan elkarbanatu ezkero guretzat ezin hobeooooo!!
Zeuen maixu-maextrei oparitxo bat egiteko asmoa agian? ipini gurekin kontaktuan: Beraien esalditxo “horteratxo” hori edota ikasleen izenak brodatuko ditugu
ume2010en amantalean. Ahaztu ezina ziur…. jajaja.
Zaindu maite dezun hori… eta posible bada esan; gu prest.
Gauzatxo gehiago:
- Irudia: marigorringoa.
- Estampatua: 50kotoia /50pl.
- Chambrai: 80kotoia /20pl.
- Ordezko botoia etiketan.
- Barrukadea , behean eta bularrean kotoizko popelinaz forratua.
Eskerrik asko!!
COVID-19ak egoera zail eta berezi bat ekarri gaitu denoi; horrexegaitik guregan ipinitako konfiantza eskertzea ezinbestekoa da. Lanean jarraituko dugu
batzutan etxetik ere paraubarik eta jotake.
Iritziak
Oraindik ez da iritzirik jaso.