Kontaktua: 944 065 786     Email: umedenda@ume2010.es

Facebook Ume2010Pinterest Ume2010Youtube Ume2010

Erosketa-saskia

Saskia hutsik

Gure enpresak gauza txikiak, bereziak eta desberdinak direnak zaintzen ditu, eta horrek produktuarekiko jarrera berezi bat ere eskatzen du. Gure bildumek ekoizpen mugatua dutenez amantal ereduak berritzen ditugu aldi oro, txiki zein helduen amantal eta pitxien eredu berriak sortuz. Pertsona bakoitza desberdina delako, eta horixe dugulako gustuko.
Gure artikuluen sortze- eta ekoizpen-prozesua zaintzen dugu, guztia hemen bertan eginez, eta giza eskubideak errespetatzen dituzten fabrikekin egiten dugu lan.

Gure artikuluenganako dugun txera dela eta, hurbileko tailertxoekin egiten dugu lan:

  • Ehun-gaiak Euskal Herriko enpresa txikiek mozten dituzte
  • Estanpazio eta brodatuak Euskal Herriko tailerretan egiten dira.
  • Oihala eta artikuluentzat erabiltzen diren osagarriak Katalunian egindakoak dira.
  • Inpresio digital ezberdinak ere Euskal Herrian egiten ditugu.
  • Gure inguruko tailertxoetan josten da.

Nor Gara

Gure online dendan, txikientzat eta helduentzat, amantalak, lozakuak, merienda- poltsak, koadroak eta hainbat osagarri dituzu eskuragarri. Eta gainera gure amantalak Euskal Herriko hainbat dendetan ere erosi ditzakezu.

Ume2010ek eskaintza bereziak ditu amantalak taldeka erosi nahi dituztenentzat: 30 amantal baino gehiago erosi nahi izanez gero zure amantala diseinatzeko aukera ematen dizugu ; zure eskola, talde, adin edota gelaren neurrira eta, bide batez, zeuen eskolako irudia ere ipini ahal dugu amantaletan.

Non gaude:
C/ Zabalea,26
48960 Galdakao, Bizkaia
Tlf:944065786
mail:E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
web: ume2010.org