Ume 2010ek bi lan-ardatz nagusi ditu. Batetik, haurren mundura zuzendutako produktu berritzaileak sortzea; eta bestetik, gurasoei laguntza psikologikoa eta aholkularitza eskaintzea, seme-alaben heziketari dagokionean.
Neurri batean, txikiaren amantalak talde bateko partaide izaten lagundu ahal duela pentsatzen dugu, baina beti bere nortasuna indartuz, hazten lagunduz eta bere kreatibitatea bultzatuz.
Hezitzaileei ere txikiaren mundura hurbiltzen lagundu nahi diegu; kolore eta irudi dibertigarri horien bitartez txikitxoekin konplizitate bat sortuz eskoletako geletan, baita ikastoletan, haurtzaindegietan eta haur-eskoletan ere, eta, nola ez, ludotekan eta kalean ere bai: parkeetan, jaietan eta ospakizunetan.
Gure produktuak honako hauek dira:
- Haurrentzako amantal, mantal edota blusak.
- Pitxi eta amantalak helduentzat.
- Lozakuak
- Koadro pertsonalizatuak.
- Merienda-poltsak.
- Neskatoentzat osagarriak: eskuz egindako bitxikeriak.
Sixta Barrenetxea,26
48960 Galdakao, Bizkaia
Tlf:944065786
mail:umeempresa@gmail.com
web: ume2010.org